ONEKO Kooperatibaren eratze batzarra ospatu da

Joan den irailaren 3an, Oñatin, ONEKO Oñatiko Energia Komunitatea, Koop. S. ren eratze batzarra egin da.
Batzarrera 39 bazkide sortzaile bertaratu dira, irabazi asmorik gabeko kooperatiba berria eratzeko. Bertan, herrian energia komunitate bat sortzeko motibazioez eta orain arte egindako bideaz hitz egin da, eta etorkizuneko lehen urratsak zeintzuk izango diren aipatu dira.
Asmoa da inguruko herrietako energia komunitateen esperientziatik ikasi eta, hortik abiatuta, norbere bidea garatzea. Behin kooperatiba eratuta, proiektu zehatzak lantzen hasiko gara. Horietara batzeko informazioa pixkanaka zabalduko da.