Energia garbia gure herriarentzat

Egin bat OÑATIko gure energia komunitatearekin, eta etorkizun jasangarriago baten parte izan.

Energia garbia komunitatearentzat

Energia-kontsumoa etengabe hazten ari den eta eredua aldatzeko premia premiazkoa den mundu honetan, gure energia-komunitatea sortzen da. Etorkizun iraunkorrago, bidezkoago eta demokratikoago baterako trantsizioarekin konprometitutako oñatiarrak gara.

Energia-kontsumoa murriztea eta optimizatzea, geure energia berriztagarria ekoiztea eta herritarren kontzientziazioa sustatzea bilatzen dugu. Pertsonak interes ekonomikoen gainetik lehenetsiko dituen eredu energetiko batean sinesten dugu, non kudeaketa demokratikoa izango den eta onurak komunitateari itzuliko zaizkion.

Gure proiektuak hainbat ekimen biltzen ditu, hala nola energia fotovoltaikoa sortzea, energia-eraginkortasunari buruzko aholkularitza eta kontzientziazio-programak. Lankidetzan, gardentasunean eta gure inguruarekiko konpromisoan oinarritzen gara, Oñatirako etorkizun garbiagoa eta bidezkoagoa eraiki dezakegula sinetsita.

Lan ildoak

Hasierako proiektuak

Energia berriztagarrien ekoizpen kolektiboa

Eguzki-instalazioen (eta, etorkizunean, beste teknologia batzuen) garapena, gure energia propioa modu komunitario eta iraunkorrean sortzeko.

Autokontsumo partekatua

Auzotarren, saltokien eta negozio txikien artean tokian-tokian ekoitzitako energiarako sarbidea erraztea, baliabideak optimizatuz eta kostuak murriztuz.

Hezkuntza eta kontzientziazioa

Pertsona gehiagok trantsizio energetikoa ulertu, parte hartu eta horri etekina atera diezaioten jardueren bultzada.

Balizko etorkizuneko proiektuak

Mugikortasun jasangarria

Garraio partekatuko konponbideen, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen eta mugikortasun garbiko beste ekimen batzuen azterketa.

Energia eraginkortasuna

Etxebizitzen eta eraikinen hobekuntza energetikoaren sustapena, kontsumoaren aurrezpena eta iraunkortasuna sustatuz.

Biltegiratze energetikoa

Bateria komunitarioen bideragarritasunaren azterketa, tokiko energia-sistemaren autonomia eta erresilientzia handitzeko.

Hurrengo proiektuen bidea bazkideen interesek definituko dute.

Azken berriak

Komunitatearen inguruko azkenengo berriak

ONEKO Kooperatibaren eratze batzarra ospatu da
2025(e)ko irailaren 4(a)

ONEKO Kooperatibaren eratze batzarra ospatu da

Irailaren 3an, ONEKO Oñatiko Energia Komunitatea, Koop. S.ren eratze batzarra ospatu da.

Irakurri gehiago →

Oñatiko energia komunitatearekin bat egitea nahiko zenuke?

Zalantzarik baduzu edo gehiago jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu. Pozik hitz egingo dugu zurekin.